XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIN 747/ Makinen ardatz-altuerak.

Makina elektrikoen ardatz-altuerak zehazten ditu arau honek.

Ardatz-altuera hauek ados daude ISOren R496-1966 gomendioarekin eta 56 mm-tik 400 mm-rako bitartean ados daude, halaber, IECren 1971. urteko argitaraldiko 72,5 gomendioarekin.

Hona hemen hautetsitako altueren zerrenda 10.1. irudia.

DIN 748 Ardatz-mutur zilindrikoak.

Motoreei akoplamenduak, poleak eta engranajeak ipini ahal izateko haiek ardatz-mutur zilindrikoak edo konikoak izaten dituzte.

Makina elektrikoen ardatz-mutur zilindrikoen neurriak DIN 7483.or. arauak finkatzen ditu.

Ardatz-mutur konikoenak, berriz, kanpotik hariztatuak direnentzat DIN 1448 arauak finkatzen ditu eta barnetik hariztatuak direnentzat DIN 1449 arauak.

DIN 748 arauan makinen potentzia iraunkorrei dagozkien biraketa-momentu izendatu onargarrientzako ardatz-diametroak ematen dira.